La confianza de un gran equipo

En IZA Ascensores trabajamos cada día con un objetivo común: ofrecer productos y servicios cada vez más competitivos. Una adecuada gestión de la calidad que busca implicar a todos y cada uno de los que integramos la empresa nos permite caminar hacia la calidad total.


Rehabilitación

Adaptación por espacio.

por-fachada

Rehabilitación

Por fachada

Saber Más
hueco-de-escalera

Rehabilitación

Por hueco de escalera

Saber Más
por-patio

Rehabilitación

Por patio

Saber Más
cota-cero

Rehabilitación

Cota cero

Saber Más

Solicita presupuesto sin compromiso

Nuestros expertos se podrán en contacto con usted


24 horas

Respuesta
inmediata

El servicio 24 Horas esta operativo los 365 días del año, las 24 horas del día atendiendo las emergencias en el menor tiempo posible. Estamos cerca de ti.

ascensores

Perfecto
funcionamiento

Te garantiza un seguro y correcto funcionamiento gracias a la profesionalidad de nuestro equipo humano que realiza minuciosas revisiones mensuales. Cuidamos de tu ascensor prolongando la vida del mismo.

experiencia

40 años de
experiencia

Con el respaldo de más de 40 años de experiencia y el prestigio de ser una de las empresas líder en nuestro sector.


Servicio de mantenimiento

Servicio de Mantenimiento 24 horas.

mantenimiento-preventivo

Preventivo

Prolongamos la vida de su ascensor

Saber Más
mantenimiento-correctivo

Correctivo

Un plus de tranquilidad

Saber Más
24 horas

Servicio 24 horas

Para avisar de una averia llamar al 94 672 21 52

Saber Más


  • Iza enpresak prestakuntzarako dorre bat eraiki du Aretan eta delegazio bat ireki du Gasteizen

    Belaunaldi aldaketa ere egin da enpresan; hirugarrenak hartu du ordezkaritza.

    Arabako Iza Ascensores konpainiak 2011-2014 Plan Estrategikoan ezarritako helburuak betetzen jarraitzen du. Azkenak prestakuntza-egitura sendotu eta zerbitzu-sarea handitzea dira. Hirugarren belaunaldiak kudeaketa hartu duenean burutu dira ekintza horiek.

    Iza Ascensoresen 2011-2014 Plan Estrategikoaren barruan daude negozio-aspektu guztien ekintzak burutzeko planak. Helburuak: zerbitzuaren kalitatea eta igogailuen birgaikuntza eta modernizazioa hobetzea, obra berriaren merkatu gero eta txikiagoa den une batean erantzunak eman ahal izateko. Politika honetan zeresan handia izan du prestakuntzak. Horren bidez langileen trebetasunak areagotu nahi dituzte, igogailuen muntaketa eta mantentze-lanei dagokienez. Planaren barruan, Iza enpresaren zuzendaritzak aurrerapauso bat eman du Aretako instalazioetan hiru solairuko dorre bat eraikiz. Dorre berria aurtengo urtarrilean jarriko da martxan. 12 metroko altuera eta bi zulo izango ditu, bata igogailu hidraulikoetarako eta bestea elektrikoetarako. Instalazioak 360 graduko sarbidea izango du. Horrela errazagoa izango da langileen prestakuntza praktikoa eta segurtasun arloan formula egokienak ezartzea.
    Era berean, dorreak prototipoak probatu eta bezeroentzako erakusketak jartzeko balioko du. Iza Ascensores erakundea, halaber, instalazioaren erabilera zabaldu eta zerbitzu sektoreko enpresekin eta Laudioko prestakuntza eskola profesionalarekin elkarlanean aritzeko prest agertu da.

    Izaren beste helburuetako bat igogailuen funtzionalitateak handitzea da. Arlo horretan berrikuntza plan bat aurreikusi du igogailuetan datuak eta ahotsa transmititzeko kabinak jartzeko. OBOID enpresako David Diaz de Duranarekin batera garatutako softwareak erabiltzailearen eta konpainiaren artean komunikazio aktiboagoa izateko aukera emango du, baita auzokideen artean ere, barneko funtzio berri batzuen bidez. Helburua da sistema 2014ko laugarren hiruhilekorako konfiguratuta egotea.
    Era berean, Izak ingurumen arloko kudeaketa sistema bat ezartzeko proiektuari egingo dio aurre. ISO 14001 arauan oinarritutakoa izango da eta 2014aren erdialdera ziurtagiria lortzea aurreikusi dute, kudeaketa-kalitatearen inguruko ISO 9001 berriztatzearekin batera. Kasu honetan, ingurumen arloko homologazioak hainbat aspektu barne hartzen ditu; izan ere, industri eta zerbitzu jarduerak obra zibila, igogailuen muntaketa eta mantentze-lana hartzen ditu barne. Horrek esan nahi du hainbat gai kudeatu behar direla: hondakinak, olioak, bilgarriak, zarata eta abar.

    Negozioaren ardatz komertziala merkatu naturaletan zerbitzu-gaitasuna sendotzea izango da. Beraz, Laudioko zentroari Gasteizkoa gehituko zaio, datozen hiletan martxan hasiko baita. Gasteizko delegazioarekin, posizionamendua hobea izango da Miranda, Arabar Errioxa, La Llanada eta Deba Goienako eremuetan arreta emateko. Laudiokoak Arabako gainerako lekuetan eta Bizkaian lan egingo du. Sarearen zabalkunde horrek sostengu bat emango dio birgaikuntza lanari. Arlo hori asko garatzen ari da komunitateei eskaintzen zaien zerbitzu integralari esker. 2013an, esaterako, segmentu hori ehuneko 70 haziko da negozio planaren aurreikuspenen gainean eta etxebizitza berriaren jarduerak daukan egoera motela konpentsatuko du.

    BELAUNALDI ALDAKETA
    2013an Iza Ascensores enpresan zuzendaritzaren belaunaldi aldaketa izan da. Horrek enpresaren jarraitutasuna bermatu du eta gertaera aipagarri bat izan da; izan ere, euskal konpainia askotan kolokan egoten da belaunaldi aldaketa, bokazio faltagatik. Kasu honetan, Sabino Iza Oqueranzak, jaso zuen lekukoa, anaia Andoni Izarekin batera, bere aita Román Izaren eskutik. Ordezkapena orain dela lau urte hasi ziren prestatzen, zuzendari nagusi berria enpresara sartu zenean. Nueva Yorkeko Siracusako unibertsitatean jaso zuen prestakuntza, enpresa zientzien inguruko lizentziatura, eta ondoren Guardian Detroit enpresan eta igogailuen fabrikazioan espezializatutako MP taldearen Sevilla eta Holandako enpresetan lan esperientzia hartu zuen. Zuzendaritzaren transmisioa sinplifikatu egin da. Izan ere, Arabako Enpresarien (SEA) eta Euskal Ganberen Enpresa Familien Foroko presidente ohiak sentsibilitate handia dauka gai horren inguruan eta familia-protokoloa hartzeko lanean aitzindarietako bat izan zen, laurogeita hamarreko hamarkadaren hasieran.







    Kontratatu gure zerbitzuak