
Familia enpresa: Balioak eta lidergoa
IZA Igogailuak enpresa ezaguna eta teknologikoki aurreratua bihurtu da.
Gertuko enpresa bezero eta erabiltzaileak artatzeko moduagatik.
Espiritu abangoardista eta beti hobetzeko jarrera berritzailea dituen enpresa.

Gure jatorria
Gure enpresa 60ko hamarkadan jaio zen. Roman Iza Azcaray igogailu-muntatzaile lanetan hasi zen, batez ere mantentze-lanetarako enpresa izanik, Izazcaray izen komertzialarekin. Urte haiek industria- eta demografia-hazkunde, ekonomia-hedapen eta aldaketaz zein baikortasunez beteriko urte gisa ditugu gogoan, Laudion ez ezik, EAE osoan ere. Orduan instalatu ziren hemen lehenengo igogailuak.
Iza Igogailuak, izen horrekin, 70eko hamarkadan jaio zen, Laudio biztanle-gune arabarrean, igogailuak muntatzen eta mantentzen jarduteko.
Harrezkero, IZA Igogailuak-en aparteko garapena, bilakaera eta hazkundea bizi izan dugu, eta egun gure sektoreko enpresa erreferentea gara. Familia-jatorriko enpresa honetako hirugarren belaunaldia gara, eta gure oinarrietako bat da hastapenetan hazten lagundu ziguten balioei eustea.
Pertsonak mugitzen jarraituko dugun etorkizunerako prest
Gure enpresa langileek prestakuntza-maila handia dute, etengabe hobetzeko prestakuntza-ikastaroak egiten dituzte, zerbitzuak emateko orduan kalitatea eta bikaintasuna garatzen dituzte, eta espiritu abangoardista dute, bai eta egunetik egunera hobeto lan egiteko grina ere. Guztia gure bezero eta erabiltzaileen konfiantza gureganatu eta haien bizimoduak hobetzeko.
Egizu bat mundua mugitzen dutenekin egizu bat IZA Igogailuak-ekin
Konta iezaguzu zer behar duzun
Batuketa egin
Bulego nagusia:
IZA ASCENSORES
Bidezaharreta, 14
01400. Laudio/Llodio, Araba
T. 94 672 21 52
iza@iza-ascensores.es
Gasteiz bulegoa:
Adriano VI, 39
01008, Vitoria-Gasteiz
T. 945 241 884
