Auto-jasogailuak
AUTOAK ETA PERTSONAK GARRAIATZEKO
ARINTASUNA,
SEGURTASUNA,
ETA ERAGINKORTASUNA.
Espazioaren aprobetxamendurik onena
Erabilera oso zehatzetarako produktuak garatzen ditugu, autoak eta pertsonak bertikalean garraiatzeko, adibidez. Irtenbide horiek, fidagarritasuna eskaintzeaz gain, ahalik eta espaziorik txikiena hartzen dute eraikinean.
Bereziki diseinatuak etxebizitza- edo bulego-eraikinetarako, aparkaleku publikoetarako edo espazioaren aprobetxamendua ezinbestekoa den beste edozein lekutarako. Ibilgailuak erdiratzearen moduko segurtasun-sistemak barne.
Xehetasun eta akabera bereziak dituzte, ezinbesteko lan-tresna izango diren igogailuon errendimendua eta eraginkortasuna optimizatzeko.
IRTENBIDERIK ONENA
ECH jasogailua, ibilgailuen garraiorako diseinatua, bidaiariak barne.
Ezin hobea da familia bakarreko zein familia ugariko garajea duten eraikinetan instalatzeko, sarbide-arrapalarik eraiki ezin denean, edo lehengo auto-jasogailua ordezkatzeko.
Ezin hobea da familia bakarreko zein familia ugariko garajea duten eraikinetan instalatzeko, sarbide-arrapalarik eraiki ezin denean, edo lehengo auto-jasogailua ordezkatzeko.


EZAUGARRI TEKNIKOAK
- Zama (kg): 2.000 / 2.500 / 3.000 / 3.500
- Azalera: 10m2 / 12m2 / 15m2 / 17,5m2
- Abiadura: 0.10 m/sg.
- Ihesbidea: 2700 mm
- Gehienezko ibilbidea (*): 7m
- Geldialdiak: 2 – 3
- Zuloa: 400 mm
- Beharrezko hutsunea
- C (hutsunearen zabalera) = A (kabinaren zabalera) + 700 mm.
- D (hutsunearen sakonera) = B (kabinaren sakonera) + 50 mm.
- (ontziratze bikoitza) / 125 mm (ontziratze sinplea)
BIDAIARI-TOKIA
- RAL 7035 gris argi koloreko epoxi-poliester hautsetan margoturiko paretak, xafla babesgarriekin (egurrezkoak aukeran).
- Gris koloreko xafla ildaskatuak zoruan.
- Fluoreszente bidezko argiztapena paramentuaren goiko indargarrietan.
- Botoiak bitan, hauek barne: stop, larrialdi-argia, interkomunikatzailea, zama-pisatzaile erakuslea eta erabilgarri izateko giltzatxoa.
- Kabinako botoia etengabe sakatu behar. Erabilera-lehentasuna solairuetako botoiei dagokienez.
MUNTAKETA
- Instalazio errazeko jasogailua. Lehenengo gida-bilbea, elementu guztiak barne, lantegian aldez aurretik muntatuta entregatzen da. Gainera, zuloan bermatzen denez, ez du lan handirik eskatzen.
- MRL armairua. Aukeran.
SEGURTASUN-GAILUA
- Igogailuaren erorikoak geldiarazteko balbulak, motako CE azterketa dutenak.
- Mailan birkokatzea ateak irekita, deriben aurkako sistema elektrikoa eta beheko solairura birbidaltzea.
- Erreskate automatikoa ateak irekiz, korronteak huts egitean.
- II. motako barrera fotoelektrikoa.
SOLAIRUAN
- Xafladun ate automatikoak sarraila elektrikoarekin. Alboan jasotzen da, giden eta hutsunearen paretaren artean. Erresistentzia handiko xaflak, 40 mm lodi.
- Botoiak solairuan, erabilgarri izateko giltzatxoarekin eta okupatua dagoela jakinarazteko argiarekin. Deitzeko urrutiko kontrola (aukeran).
BOLUMEN HANDIAK JASOTZEKO
Zama-bolumen handiek bestelako jasotze-sistema behar dute.
Ezaugarriak
Zama-edukiera = 3.500, 4.000, 4.500 eta 5.000 kg.
Gehienezko ibilbidea (*) = 21 m; gehienez, 4 geldialdi.
A (kabina-zabalera) = 2.400 – 3.000
B (kabinaren sakonera) = 5.000 – 6.000
Kabinaren altuera = 2.200 – 2.800 mm.
Abiadura = 0,2 – 0,6 m/sg.
Sarbidea = sinplea edo bikoitza (180 °).
Maniobra = unibertsala eta duplexa (aukeran).
Irtenbide estetiko eta funtzionalak
Kabinan
- Altzairuzko xaflaz osaturiko paretak, margo-akaberarekin (RAL 7035 kolore estandarra)..
- Margoturiko ateak.
- Margoturiko xafla ildaskatuzko edo dama-taula itxurako aluminiozko zoru estandarra.
- “Downlight” edo “downlight LED” argiak.
- Aluminio estandarrezko edo aluminio indartuzko zapaltzekoak.
- Egurrezko zerrenda babesleak.
- Aireztapena, ke-erauzgailua (aukeran) eta tranpola kabinako sabaian (aukeran).
- Urrutiko kontrolak (aukeran).
- Sarrera- eta irteera-trafikoan jarioa errazteko semaforoa (aukeran).
- Botoiak xafla herdoilgaitzean, ontziratze-eremu guztietan.
Solairuan
- Solairuko ate margotuak eta botoiak atearen markoan sarturik edo solairuan ezarriak. Aukeran, pisua adierazteko pantaila.
Konta iezaguzu zer behar duzun
Batuketa egin
Bulego nagusia:
IZA ASCENSORES
Bidezaharreta, 14
01400. Laudio/Llodio, Araba
T. 94 672 21 52
iza@iza-ascensores.es
Gasteiz bulegoa:
Adriano VI, 39
01008, Vitoria-Gasteiz
T. 945 241 884
