Jasogailuak
Irtenbiderik onena
ARKITEKTURA-OZTOPOAK SAIHESTEKO
Horrela, erabateko autonomia ahalbidetzen diegu mugikortasun urriko pertsonei.
Plataforma-desnibelak gainditzeko eta eraikin publiko, pribatu zein bizitegi-etxebizitzetarako sarbidea bermatzeko irtenbidea da.




ABANTAILA NAGUSIAK

MOLDAKORTASUNA
Zulorik behar izan gabe, 180 º eta 90 º-ko ontziratzeak. Ohiko entxuferako konexioa.

IRISGARRITASUN ERRAZA
Irisgarritasun erraza eta autonomia gehiago erabiltzailearentzat. Sarbidean, leku gutxiago behar da, plataformaren beheko ontziratzean joan-etorri bertikaleko babesak baitaude. Babes horiek automatikoak dira.

DISEINUA ETA INTEGRAZIOA
Beiraz hornituriko atea; beraz, une oro ikus daiteke plataforma. Motorra atearen egituran ezkutatuta dago, eta botoiak markoan jartzen dira, ageriko kable osagarririk gabe. Makineria arasa txiki batean sartzen da.

EZAUGARRI NAGUSIAK
- Zama: 300 kg
- Abiadura: 0,1 m/sg
- Plataformaren neurriak: 1250 x 800 mm
- Gehienezko ibilbidea: 1500 mm
- Ontziratzeak: 180º eta 90º
KOKAPENA
- Eraikinen barrualdeko zein kanpoaldeko instalazioak.
- Kanpoalderako, zati elektrikoek IP54 babes-maila dute, eta, gainera, plataformak, gidaketa-piezek eta goiko ateak herdoilaren aurkako erresistentzia handiko akabera dute.
SEGURTASUNA
- 2006/42/CE Makina-zuzentarauaren araberakoa .
- ISO 9386-1 Arauaren araberakoa .
- Babes-besoak eta arrapala tolesgarria beheko solairurako sarbidean. Biek dituzte mugimendu sinkronizatuak, eta plataformaren joan-etorrian blokeatu egiten dira*.
- 1.100 mm-ko eskudela sarbiderik gabeko aldean, babes finko gisa*.
- Zama-balantza. Ibilgailuaren gehiegizko zama saihesteko gailua, argi eta soinuzko ohartarazlearekin ibilgailuan bertan.
- Oztopoak saihesteko azpila. Plataformaren azpiko segurtasun-gailua: haren azpian oztoporen bat topatuz gero, ibilgailua geldiaraziko du.
- Goiko solairuko ateak segurtasun-sarraila elektrikoa du, EN81en araberakoa, bai eta ate-kontaktua ere. Irtenbide semiautomatikoa, estandar gisa, eta motorizatua, aukeran.
AKABERAK
- RAL 7035 gris argi koloreko epoxi-poliester hautsean margoturiko plataforma, estandar gisa; kontsultatu beste koloreak. Altzairu herdoilgaitzaren antzeko akabera ere eskuragarri dago.
AUKERAK
- Zulorako egokitzapena. 90 º-ko ontziratzea edo plataforma estuagoak.
- Beiraz hornituriko eskudela alboan.
- Ate automatikoa.
- Gainazaleko botoiak beheko mailan.
- Kablerik gabeko botoiak beheko mailan.
Konta iezaguzu zer behar duzun
Batuketa egin
Bulego nagusia:
IZA ASCENSORES
Bidezaharreta, 14
01400. Laudio/Llodio, Araba
T. 94 672 21 52
iza@iza-ascensores.es
Gasteiz bulegoa:
Adriano VI, 39
01008, Vitoria-Gasteiz
T. 945 241 884
