Karga-jasogailuak
ERAGINKORTASUNA ZURE LANERAKO
BERMATURIKO ERRENDIMENDUA,
ZURE LAN-ERRITMORA MOLDATUAK,.
Zamen garraio bertikalerako irtenbideak
Erabilera handia jasateko igogailua, bai maiztasunari bai bolumenari dagokienez. Bere egitura sendoak eraginkortasuna bermatzen du zama handiak; garraiatzeko orduan; malgua izaten ere badakien indarra: aukera-aniztasuna, edonolako eraikinen beharretara moldatzeko: biltegiak, hotelak, lantegiak, aireportuak, supermerkatuak, merkataritza-gune handiak, ospitaleak.
Gure programak bi jasogailu hidrauliko multzo ditu: EH modeloa, zama txikietarako (100-1.500 kg), eta EH-DC modeloa, 20.000 kg-ra bitartekoa.
Pertsonek erabili ezin dituzten gure jasogailu guztiek betetzen dute makinen Europako Segurtasun Zuzentaraua, eta Espainiako Normalizazio Erakundearen (AENOR) Ziurtagiria dute.
SNEURRIRA PRESTATURIKO IRTENBIDEAK
Ziurrak, fidagarriak eta ezin hobeto txertatzeko diseinatuak.
HO modeloa
HO irtenbide ezin hobea da hutsune eta zulo txikietarako (120 mm besterik ez du behar).
Txasis batera soldaturiko gida kalibratuak dituen plataforma bat da, kate bidezko esekidurarekin eta erorikoen aurkako sistemarekin, esekidura-organoak ez daitezen puska.
EH500 modeloa
EH500 plataforma sendoa da; azalera handiagoko lurzorua du, eta 750 kg-ra bitarteko zama garraia dezake.
Bi kable ditu lanerako, eta beste bi segurtasunerako (esekidura-organoak ez hausteko); gainera, bidaiari-tokian eskudela, babes perimetralak (paramentua) edo kabina izan ditzake.
EH1500 modeloa
Plataforma hau ezin hobea da biltegietarako eta txikizkarientzat (retailers). Tona bat edo biko zametarako (elikaduran erabiltzen diren paleen ohiko gehienezko pisua).
Profil ijeztuzko gida-egitura eta txasiseko 4 errodamenduko alboko gidaketa ditu, zamaketa deszentratuak edo alboko ontziratzeak egiten direnerako.
Gure teknikariek aholku emango dizute: 94 672 21 52
EH/DC-1000 modeloa
Orga jasotzailearekin lan egiteko ezin hobea, bere zama-edukiera dela eta.
EH/DC modeloa erabiltzen da zutabeak alde bakarrean dituen jasogailuaren lurzorua gomendagarria baino zabalagoa denean, zutabeak bata bestearen parean dituelako.
EH/DC modeloa
Modelo hau ezin hobea da 3 eta 5 tona bitarteko zametarako. Orga jasotzailearekin lan egiteko aproposa, haren pisua eta zamarena kontuan hartuta.
EH/4C modeloa
EH/4C modelorik onena da zama oso astunekin lan egiteko. 4-10 tonako zamak onartzen ditu. Are gehiago, 40 tonakoak ere fabrikatu dira.

NEURRIRA EGINIKO ATEEN EZAUGARRIAK
- Bidea Libre (BL), 2 orri: gutxienez, 1.100 – gehienez, 3.000. Orri 1: gutxienez, 600 – gehienez, 1.250
- Altuera Librea (AL), gehienez 2.950.
- Mota: indartua – 1,5 mm-ko xafla.
- Banda doigarriak, 180 °-ko irekierarekin.
- Labeko Epoxi-Poliester akabera-margoa.
- Galga euslea ate bakoitzean.
- Ate-marko torlojugarria, garraioa errazteko.
- Altzairu herdoilgaitza aukeran.
SARRAILAK
- Segurtasun-sarrailak barne, elikatze iraunkorrerako diseinatuak.
- Sarraila eraginda dago, eta, kabina solairuan dagoenen edo ateak zabalik daudenean, katigatu gabe egon daiteke.
- Hidralek soilik bere plataformetarako eginiko ateak.
Konta iezaguzu zer behar duzun
Batuketa egin
Bulego nagusia:
IZA ASCENSORES
Bidezaharreta, 14
01400. Laudio/Llodio, Araba
T. 94 672 21 52
iza@iza-ascensores.es
Gasteiz bulegoa:
Adriano VI, 39
01008, Vitoria-Gasteiz
T. 945 241 884
